XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta abertzaletasun akomodatu folkloriko baten kontraesan salaketa (Salbatore Mitxelenaren tonu oso antzekoetan aurkitzen dena Txikia baitan): Aberri eta euskal izenak / guziz zaie arrobide / ta antzinako oitura zarrak / oro nai lituzke gorde!. - Euskalerri gorde nai dute / eta nik (euskarak) damaiet lotsa (40).

60.etako haizeak euskal herrietan indarrez barreiatu duen kontzientzia berri baten ispilua da Lazkaoko beneditar ikasle gaztea.

Batzuek enpeinu handiz tematzen dira abertzaletasunean oraintxe berton ere arrazismoa, historiaren mitifikazioa, herstukeria ideologikoa, fanatismoa besterik ez ikusi nahita.

Funtsean XIX. mendea eta karlismoa.

Beti errezagoa da ni oso modernoa ateratzea, besteak trogloditak badira denak.

Historia ahazten tematzea da ordea.

Gerra eta gerraren ondorioak euskal jendearen senti eta pentsamenduetan, ondoko industriakuntza eta baserrien eta herritxikien hustuketa, Europako literatura, zine, moda eta pentsamendu korronte berrien eragipena, belaunaldien gurpila eta aldaro dialektikoak, labur: bizitzaren legea.

Denbora, abertzaletasunarentzat ere, ez da geratzen geldi.

Txikia, bitartean Mirande, Krutwig, Salbatore Mitxelena, Koldo Mitxelena, Txillardegiri eskerrak biztua zen kontzientziarte berri baten erakusgarria da.

Beste aro bat erakusten du gure historian.

Gaur berriro bitxi samarra irudituko bada ere apika, kritiko batzuei entzunda pentsatuko ez litzatekeena izan arren bereziki, belaunaldi honen kontzientziapena kultur-interesaren ia sinonimoa da; eta abertzaletasuna definitzen duena, batez ere interes kulturala da.

Horrela ulertu behar dira goiko bertsoak: zorigaiztoko herria dela, hots, kontzientzia galdutakoa eta bere buruagandik alienatua dela, tabernak eta futbola maiteago dituena (bere) kultura baino.

ETA sortu eta zutitu duen belaunaldiaren kontzientzia abertzalea lehen-lehenik kulturala izan da, zalantza gabe orain etsaiek besterik nahiago izango balute ere.

Baina gauzak izan diren bezalaxe izan dira.

Arrazoiak disidenteari eskatzen zaizkio; konformistak ez du justifikazio teoriko sakonik behar, justifikatuta egoteko.

INTELEKTUALA? Ohartxo batzuk, uste dut, horregatik, zilegi izango ditudala hemen.

Errepikatuta ikusi dut, Txikia ez omen zela intelektual bat.

Batetik, estudiatzen baino gustorago baratzean aritzen omen zen, etab.: neuri normal hutsa iruditzen bait zait hori dinamismoz betetako gazte batengan.

Intelektualari ere utzi beharko zaio gaztetan gaztea izaten, ezta?

Noizpati ez zen makala izango intelektuala, baina gogoratzen du, gaztetan eta ez hain gaztetan ere Immanuel Kant zeritzon mutil batek oso erraz ihes egiten omen ziola estudioari lanera nahiz parrandara:

Konigsbergeko Hamann irakasle errigortsuak erasiatzen ei zuen, beraz, Kant hori, beti denborapasa sozial haietan distraituta, sekula ez zela iritsiko lan intelektual seriorik egitera.

Gero, Seminarioan denok ezagutu dugu, barruko bere intelektuala nahikoa berandu esnatzen zitzaion mutik euskalduna.

Utz ditzagun kontuok.

Nik uste dut beste esanahi bat daukala, Portellek Txikia poco brillante inetelectualmente izan zela, idatzi bazuen hain zuzen haren hilburukoan.

Hor dagoena beste problema bat da.

Bitxia bait da: inoiz ez da komentatzen Felipe Gonzalez, edo Ardanza, ez dela intelektual handia.

(Ez, ez da: eta zertarako dauka izan beharrik?).

Baina bai: Arana Goiriz la simplicidad o elementalidad de su trabajo ideològico komentatzen da (J.J. Solozabal).

ETAri buruz: haren mezu teorikoa erkina omen da.

Zeri erantzuten diote irazkin moduok?

Nondik sortzen da problema?

Hau da, autorearen zein problemak sortzen digu problema, garbi esateko, edo: zergaitik espero da, nonbait, interbistatzen edo aurkezten den militantea intelektuala izan dadila, eta handia ez bada gainera, desengainatuta zergaitik sentitzen da?